2022/5/20
Datorren astelehenetik aurrera, hilaren 23tik aurrera, Areetako Zugatzarte Etorbidetik San Joseren parkeraino doan bidea urbanizatuko da.
Egin beharreko obrak (zorurako, zerbitzuetarako eta saneamendurako kanalizazioak) eta bidearen ezaugarriak kontuan hartuta, obrak egiten diren bitartean bide hori ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita egongo da, eta, beraz, San Joseren Jauregirako sarbidea Ondategi kaletik – San Joseren parketik – egingo da.
Aurreikusita dago lanek hiru hilabeteko iraupena izatea.