2022/4/21
Apirilaren 25ean, espaloiak konpontzeko lanak, oinezkoen pasabideen aurrerapenak eta ibilgailuen sarbidea hasi dira Ibaibide kalean, Areetako Santa Ana eta Jolastokieta kaleen arteko tartean. Lanek 5 asteko iraupena izango dute.
Obren helburua de kalearen eskuinaldeko espaloietako (itsasadarrerantz) zoladuraren baldintzak hobetzea eta Ibaibide eta Jolastokieta elkartzen diren lekuan oinezkoentzako pasabideetan espaloiak aurreratzea. Hori guztia, oinezkoentzako ibilbideak jarraituak eta seguruagoak izan daitezen.
Lanek eragin hauek izango dituzte:
- Obra gauzatzearen arabera, oinezkoentzako ibilbideak desbideratzea; seinaleztatuta geratuko dira.
-Aparkaleku-plazak okupatzea etxolekin eta materialekin, eta obra gauzatzea.
-Aparkalekuak kentzea obra gauzatu bitartean.
Argiztapen-sarea hobetuko da ere.