2025/1/7
Punta Begoña Galerien zaharberritze eta erabilera sozialerako prozesua Gobernu zentralaren % 2 Kulturalaren Programak aukeratu du, beste 92 monumenturekin batera, deialdi irekian aurkeztutako estatu osoko ehunka proiekturen artean. Punta Begoñako proiektua izan da aukeratutako monumentu zibil bakarra Euskadin, eta 769.000 euro jasoko ditu galeriak osorik berreskuratzeko proiektuaren behin betiko faserako.
Programa hau Europa mailan kultura-ondarea berreskuratzeko tresna nagusietako bat da, eta deialdi publikoan aurkeztutako proiektuen gutxieneko ehuneko bat aukeratzen du (bi Euskadin). Hori dela eta, "Punta Begoña hautatzea aintzatespen bat izateaz gain, bultzada garrantzitsua da behin betiko berreskuratze-fasean, ekipamendu zibiko, kultural, sozial eta prestakuntza gisa", nabarmendu du Punta Begoña Fundazioko Patronatuko kide den Ignacio Uriarte zinegotziak.