2023/2/7
Lehen Hezkuntzako 8 urtetik gorako ikasleen %55 oinez joaten da Getxoko bere ikastetxera, baina gehienak heldu batekin joaten dira; %25ek autoz egiten dute ibilbidea; %15ek eskola-autobusa erabiltzen dute, eta %2k baino ez bizikleta, Eskola Bidea proiektuaren lehen fasean egindako diagnostikoaren emaitzek erakusten dutenez. Udalak bultzatutako ekimena da hori. Ostegunean, otsailak 16, jardunaldi irekia egingo da herritarrentzat ekimen hau aurkezteko.