2022/4/22
Getxoko Udalak kanpaina bat jarri du abian edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko eta etxeetako eta jardueretako (merkataritza) hiri-hondakin solidoen materia organikoa jatorrian hobeto hautatzeko. Hori dela eta, ekimen horren garapenaren berri ematen duen gutun bat postontzietan banatzen hasi dira, etxe guztietara fase desberdinetan iristeko asmoz. Halaber, kartelak jarriko dira atarietan, pertsonek izena eman eta kit osoa etxean bertan jaso ahal izateko. Gainera, saltokietara bisita pertsonalizatuak egitea aurreikusten da. Aldi berean, sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da, hainbat informazio-gune ibiltari ezarriz.