Musika
Data: 2023/2/3 - 2023/2/3
Ordutegia: 19:30
Tokia: Andrés Isasi entzunaretoan (Areeta)
DAMON ROBINSON (San Bernardino, Kalifornia, AEB). Bost urte baino ez zituen piano-ikasketak hasi zituenean, eta handik gutxira gurasoen elizako gospel-kontzertuetan abesten hasi zen. Hamalau urterekin bere lehen abestiak konposatu zituen. Unibertsitatean zegoenean, World in Motion musikalaren munduko birako abeslari nagusi izendatu zuten.
Damon Robinsonek nazioko eta nazioarteko hainbat artista izan ditu lankide, besteak beste, The Yellowjackets, Presuntos Implicados, Alejandro Sanz, Antonio Orozco, Danza Invisible, Loquillo, Metro, Eskorzo, David de María, Jonah Smith eta Mike Stern.
Bere ahotsa soul musikaren maisu handien ildokoa da. Horri eta eszenatokian duen karismari esker Melted Klocks talde berriaren frontman paregabea da.
DANI TOMÁS, musikari bilbotar polifazetikoa. Melted Klocks taldearen gitarra-jotzailea, konpositorea eta liderra. Musikenen Jazz Gitarrako ikasketak egin zituen, eta Bilboko Kontserbatorioan Gitarra Klasikokoak. Horiek bukatutakoan, oraindik oso gazte, ibilbide arrakastatsua hasi zuen musika-talde garrantzitsuekin batera.
Munduan zehar bira egin zuen Kepa Junkerarekin, eta hiru disko grabatu zituen berarekin. Horietako batek, «K» izenekoak, Grammy latinoamerikar bat irabazi zuen 2004an.
2002tik aurrera parte hartu zuen Kepa Junkeraren, Souladosen, Vyro Projecten, Inunen eta Montanaren zenbait disko eta biratan. Saioko musikari gisa Vyro Project, Jorge Cánovas eta Inun taldeekin ere egin du lan .
Gaur egun, Melted Klocks taldearen liderra izateaz gain, Bilboko Montana izeneko indie taldeko kide da.
BLAS FERNÁNDEZ, bateria-jotzaile bilbotarra. Gure herrialdeko bateria-jotzailerik nagusienetako bat da. Musikaren munduan izan duen ibilbide luze eta bikainean aipagarria da Jazz-Fusion generoko Infussion taldeko kide izan zela. Talde horrekin lortu zituen Getxoko Nazioarteko Jazzaldiko, Donostiako Jazzaldiko eta Eivissako III. Jazz Erakustaldiko lehen sariak.
Nazioarteko birak grabatu eta egin ditu, besteak beste, Kepa Junkera, El Consorcio, Gontzal Mendibil, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Olatz Zugasti, Mauri Sanchis, Bill Evans eta Dean Brown bakarlariekin, .
Telebista-saioetako musikari egonkorra ere izan da, hala nola Rifi-Rafe, La Gran Evasión eta Algo pasa con López saioetan.
Melted Klocks taldearen bateria izateak bandari bere ezaugarri nagusi diren sendotasuna, zehaztasuna eta trinkotasuna ematen dizio.
EKAIN ALZOLA Gernikako baxu-jotzailea. Jazzeko goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen. Gaztea izan arren, zenbait taldetan jo du dagoeneko: Memoria de pez, Inun, Vyro Project eta Huntzan, besteak beste.
Egun, Gatibu taldeko baxu-jotzailea da, eta Blas Fernándezekin batera Melted Klocks talde berriaren oinarri erritmiko sendoa osatzen du.
OSKITZ GORROTXATEGI , tronpeta-jotzaile donostiarra. Musikenen tronpetako goi-mailako ikasketak bukatu ostean, ospea hartzen joan zen euskal musika-agertokian. Jazz bikoteak osatu ditu eta Meridian, Kilimak (euskal rumbaren aitzindaria) eta Ghost Number taldeetan parte hartu du.
Melted Klocks taldeko kide gisa, tronpeta jotzeko bere maisutasunak freskotasuna eta distira ematen dizkio bandari.
5€ (txarteldegian ekitaldiaren egunean 17:30etik aurrera)
Kontsulta itzazu hemen kontzertu guztiak.