Ekonomia Sustapena, Enpresak
Data: 2023/2/24 - 2023/2/24
Ordutegia: 10:00 - 12:00
Tokia: Bilbao
Getxoko eta Bilboko udalak, Gizarte Zerbitzu Integratuak-SSI Taldearekin batera, lanean ari dira “Ekin Silver Economy” izeneko mentorizazio-programa bat bi udalerrietako ekintzaileen eta enpresen eskura jartzeko.
Egitarua
Ostegunean, otsailaren 16an, Getxo Elkartegian, ekimen hau aurkezteko lehen saioa egingo da. Saio horretan, SSI Taldeko lantaldeak ekintzaileekin eta enpresekin partekatuko ditu erakunde horrek 35 urte baino gehiagoko ibilbide kooperatiboan identifikatutako aukerak, eta programaren funtzionamenduaren berri emango du. Saio hori hilaren 24an errepikatuko da Bilbon.
Interesa duten ekintzaileek eta enpresek SSI Taldeko ekintzailetza sozial eta kooperatiboan aditua den profesional-talde batekin batera egingo dute lan gutxieneko proiektu bideragarriak sortzen, geroago merkatura eramateko. Era berean, aholkularitza jasoko dute kooperatiben arloan, ekintzailetza sustatzeko enpresa-gako batean, Euskadin oso errotuta dagoen arren, ekintzailetza-prozesuetan dauden pertsonek ez baitute beti ezagutzen: gizarte-ekonomia.
Telefonoa: 695 79 05 60.