Oraingo honetan, The Binilo’s taldeak On Air izeneko show bitxi batera gonbidatzen gaitu, non ikusleek 1965eko zuzeneko irratsaio musikal baten lekuko izango diren. 2016an jaiotako bikote getxotar hau 6 urte daramatza musika eta umorea uztartzen eta beren ibilbidea ospatzeko, ikuskizun berezia prestatu dute testuinguru ezin hobe batean, gonbidatu bereziekin eta iraganeko garaietako xarmaz gainezka.
Irantzu Garamendi: ahotsa, zeharkako txirula eta perkusio txikia. Oier Garamendi: ahotsa eta gitarra.