Bidegorrien sarea

 Gaur egun, Getxon 25 km-tik gorako bidegorri sarea dago:  horietatik 16 km bidegorri bereiztua da; beste 7,2 km, 30 km/orduko abiadura muga duten guneak dira; eta 2,2 km oinezkoekin partekatuak.

Getxoko 2017-2030eko HMIPk (Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana), bere 15. Neurrian, “Bizikleten sarea osatzea eta integratzea” jasotzen du; plana barne hartzen du, zatirik handienean gauzatu dena eta hobetu beharra dagoena, udalerri osoaren interkonexioa ixteko, balioztatuko inbertsioa 1,7 milioikoa dela.

- Getxoko Bidegorrien Sarea

Erabilpen partekatutako (auto-bizikleta) tarteak

Erabilpen partekatutako (auto-bizikleta) tarte berriak prestatzeko lanak hasi dira. 2012-15eko udal Bidegorri Planaren barruan daude eta udalerriko gune honetan eragina izango dute. Aipatu egitasmoa Tokiko Ingurumen Foroan egindako parte-hartze lanaren emaitza da. Foroan bertan, Udalaren proposamenarekiko aldeko iritzi eta jarrerak agertu zituzten parte-hartzaileek. Horrez gainera, plana jendaurrean erakutsi da udal webgunearen bitartez.

bizi seinalea martxaren norazkoan, autoekin erabiltzeko gune berean
bizi seinalea martxaren norazkoan, autoekin erabiltzeko gune berean

30 km/h-ko abiadura-muga seinalea ibilgailuentzat
30 km/h-ko abiadura-muga seinalea ibilgailuentzat

banda zuria eskumaldean txirrindularia galtzadaren erdira zuzentzeko
banda zuria eskumaldean txirrindularia galtzadaren erdira zuzentzeko

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +