Manuel Gainza aparkalekua

 

Tokiko Gobernu Batzarrak 3.899.830€-tan (BEZa barne) esleitu du Algortako Manuel Gainza parkeko lurrazpiko aparkalekuaren proiektuaren idazketa eta obra.

Lanen iraupena bi urtekoa izango da eta datorren otsailean hastea aurreikusita dago. 

Aparkaleku horren eraikuntza Algortako hiriguneko bidea berrantolatzeko proiektuaren barrukoa da, udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren arteko akordioaren emaitza dena. Orain arte, lanak hasiera batean aurreikusitako epeak eta hiritarrekiko konpromisoa bete egin dira.

Aparkalekuak 243 aparkatzeko toki edukiko ditu, hiru solairutan banatuta. Guztira eraikiko den azalera 7.000m2-koa da eta Algortan, txandatze sistemako lehenengo aparkalekua izango da, egoiliar eta abonatuentzat. Sarrera Telletxetik izango da eta irteera Bolue kaleko jaitsieratik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +