Berriak

Maidaganen hasiko dira

2019/04/15

Maidaganen hasiko dira udalerriko hainbat kale eta gune asfaltatzeko lanak

Datorren asteartetik, apirilaren 23tik aurrera, udalerriko hainbat kale eta gune asfaltatzeko lanak hasiko dira. Hain zuzen ere, Maidagan kaleko egoteko zonan (47. zenbakiko etxearen parean) hasiko dira lanak. Horregatik, Udalak eskatzen du, batez ere auzoko bizilagunei eskatzen die, seinaleekin eta obrako zuzendaritzak eman ditzaketen oharrekin adi egoteko.

Gainontzeko lanei dagokienez, lanen nondik-norakoaren eta horien ondorioz har daitezkeen neurrien berri emango da unean-unean. Gogoratuko denez, aipatutako proiektuan sartuta daude Aiboa, Caridad, Santa Ana, Alonso, Villamonte, Ereagako Jaitsiera, Amaia eta Telletxe kaleak, Zugatzarte etorbidea, Avanzada, Portu Zaharreko igogailuaren ingurunea eta San Joseren eta Artaza parkeak ere. Lanak egiteko epea 3 hilabetekoa da eta 415.900 eurotan esleitu dira.

Udalak barkamena eskatzen du lanak direla eta eragin daitezkeen enbarazuengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +