Berriak

Asfaltatzea

2019/03/15

Udalerriko hainbat kale eta gune asfaltatzeko lanak esleitu dira

Udalak herriko hainbat kale eta gune asfaltatzeko lanak esleitu ditu dagoeneko, 415.900€tan. Hain zuzen ere, asfaltatze kanpaina honetan sartuta daude Aiboa, Caridad, Santa Ana, Alonso, Villamonte, Ereagako Jaitsiera, Amaia eta Telletxe kaleak, Zugatzarte eta Avanzadako  etorbideak, Portu Zaharreko igogailuaren ingurunea, San Joseren eta Artaza parkeak eta Maidagango egoteko zona. Lanak egiteko epea 3 hilabetekoa da.

Batez ere denboraren poderioz,  toki horietako galtzada hondatuta edo egoera txarrean dago –osorik edo zati jakin batzuetan-. Hori dela eta, udal Hirigintzako arlo teknikoak proiektu bat ondu du aipatutako kale eta guneetan galtzada konpontzeko.

Asfaltatzeko lanei dagokienez, kalteen tipologiaren arabera, zenbaitetan bakarrik galtzadako errodatze-kapa zaharberritu beharko da eta beste batzuetan bide-zorua saneatu beharko da. Galtzada konpontzeaz gainera, bere bide-seinale horizontalak ere berrituko dira. Guztira, 19.000 m2 zoladura eta zoruko 8.000 bat metro lineal bide-seinale berrituko dira.

Azkenik, San Joseren parkeko eta Maidagan kaleko egoteko zonako oinezkoen ibilbideak txukundu eta hobetzeko lanak ere aurreikusten dira proiektuan zoladura berria ipintzeko, oinezkoen igarotzea berriro segurua izan dadin. Halaber, egun Artaza parkean dagoen hartxintxa kendu eta horren ordez zoladura trinkoa ipiniko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +