Berriak

Landene

2019/03/14

Arrigunagako Landene belargunea behin betiko egonkortzeko lanak hasiko dira

Arrigunagako Landene belargunea egonkortzeko lanak hasiko dira ostegun honetan, hilak 14. Hiru hilabeteko epea izango da lanak amaitzeko eta beren aurrekontua 248.000€ ingurukoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak 156.275€ emango ditu, aurrez ikusi gabeko laguntzen funtsen kargura, lanak ordaintzeko.

Gogoratuko denez, zelai horretan lur-irristatzea gertatu zen, euri-jasaren ondorioz, iazko urtarrilean, eta arrakala batzuk agertu ziren udalaren jabetzakoa den belargune horretan. Eremua mugarritu eta itxi ondoren, Udalak, lehenengo fase batean, lur-irristatzea gertatu eta egun batzutara, premiazko lan batzuk egin zituen, magalaren egonkortasuna berrezartzeko. Arrakalak zigilatu ziren, landaren egoera ezagutzeko zundaketa geoteknikoak egin ziren eta kaltetutako sareak konpondu ziren, besteak beste.

Orain, bigarren fasea gauzatuko da, magala behin betiko egonkortzeko. Nagusiki, magal horren beheko aldean hormigoizko harri-lubeta bat, horma bat, ipiniko da, zelaiaren oinaldea finkatzeko; lurpeko materialak hondeatuko dira; zelaian drainatze-sare bat eraikiko da –zelaiko lurpeko urak drainatzeko-, zonako euri-uren sarearekin lotuko dena; lur-mugimenduen eraginez kaltetu zen saneamendu-sarea konponduko da, orduan kaltetu eta premiaz zaharberritu zena; eta kaltetutako berdegunea berrituko da.

Lanak egingo diren eremuaren azalera, guztira, 2.772 m2-koa da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +