Hasiera  TALDEAK  Ekitaldiak antolatzeko egoitzak

Ekitaldiak antolatzeko egoitzak

Getxoko Turismo Bulegoak laguntza eta sostengua gure udalerrian ekitaldi bat antolatu nahi duten erakunde publiko eta pribatuei eskaintzen dizkie. Getxok kongresuak, biltzarrak edo pizgarri gisako bidaiak hartzeko hainbat egoitza ditu prest; gainera, gure taldearen laguntza profesionala eskaintzen du.

Hain zuzen ere, hauexek dira eskuragarri dauden egoitzak:

BiscayTIK Fundazioa

Bake Eder Ezagutza Zentroa , Areetan kokatua, BiscayTIK Fundazioaren gaur egungo egoitza da. XX. Mendearen hasierako jauregi hau monumentu multzo artistiko gisa izendatuta izan da. Giro profesional eta modernoko eraikina da eta, bertan, bilerak, prentsaaurrekoak, produktuen erakusketak, mintegiak edo teknologia berrien eta informazioaren gizartearen arloko beste edozein ekitaldi egin daiteke.

Kokapena

Palacio San Joseren

San Joseren monumentu-multzoa da ongien kontserbatutako Getxoren adibide ederrenetako bat, XX. mende hasierakoa. Duela gutxi zaharberritu dute, eta orain San Joserenek ekitaldiak eta kongresuak eskaintzen ditu, familia eta enpresa arloak, esparru paregabe batean

Kokapena

Hotel Embarcadero

1900. urteko jauretxe bat, ontziraleku pribatu bat, itsasorako ikuspegia duten logelak, lorategia eta teknologia aurreratuena.

Kokapena

Hotel Igeretxe

Ingurune pintoresko batean kokatuta, Getxoko Ereaga hondartzan, itsasorako edo lorategirako ikuspegiekin

Kokapena

Hotel Petit Palace Tamarises

Neguriko bizitegi-auzo esklusiboan, Bilboko aldirietan, hondartzako lehen lerroan, eta itsasorako ikuspegiekin.

Kokapena

Hotel Artaza

12 logelako hotela da, lorategi zabalak, ekitaldi desberdinetarako jatetxea eta terraza handiko kafetegia. Bizkaiko Foru Aldundiak ondare historiko artistiko izendatu duen etxe honek 65 autorako aparkalekua du. Lotura ona garraio publikoekin (metroa, autobusa) bai unibertsitatera bai Bilbora joateko. Ereaga hondartza 15 minutura dugu oinez, edo 5 minutura autoz.

Kokapena

 

Deskargatu:

Informazio guztia

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: