Hasiera  TALDEAK  Harrerako turismoa Getxon

Harrerako turismoa Getxon

Bisita gidatuak udalerriko kaleetatik, iraupen ezberdinak dituzten irteerak belaontzietan, txakolin-dastatzea eta beste talde-esperientzia asko bizi ahal izango dituzu Getxon. Hori dela eta, gure Turismo Bulegoan taldeka gozatzeko hainbat plan prestatu ditugu, eta ziur gaude asko gustatuko zaizkizuela.

Gainera, lagun-talde bat bazarete edota kirol- edo kultura-entitate edo elkarteren bateko kideak eta zuen beharretara egokitutako bisita bat nahi baduzue, zuentzako planik onena prestatzen laguntzeko prest gaituzue. Eskura ditugun zerbitzuei eta esperientziari esker, bakoitzaren premietara egokitutako jarduerak antolatzen ditugu eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, Getxora egingo duzuen bidaia zuek espero zenuten bezalakoa izan dadin. Edozein kontsulta egiteko, ez izan zalantzarik, jar zaitezte harremanetan gurekin.

Getxoko Turismo Bulegoak zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die MICE sektoreko enpresei. Edozein galdera edo eskaera egiteko inprimaki hau bete, eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan:

Hauexek dira taldeka bizi ditzakezun esperientzia mota batzuk; zuzen-zuzenean gure Turismo Bulegoan kontrata ditzakezu, gainera.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: