Getxoko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusia

Fakturak Sartzeko Puntu Nagusia funtzionaltasun guztiekin ezarriko da, faktura elektronikoa sustatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Fakturak jaso, kontsultatu eta sortzeko bitartekoak zehaztuko dira jarraian:

Getxoko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusiak eskaintzen dituen zerbitzuak

Autentifikazio gabeko zerbitzuak Autentifikazioa eskatzen duten zerbitzuak (ziurtagiri elektronikoa)
 
 
 
 

 

Faktura elektronikoak aurkezteko beste bitarteko batzuk

Izenpe ef4ktur doako programaren bitartez faktura sortu eta programa beretik aurkeztu ahalko da, posta elektronikoaren bidalketa-metodoa konfiguratu gabe. Faktura hala aurkezteko, nahitaezkoa da Izenpe Ef4ktur softwarearen azkeneko bertsioa izatea.

Faktura elektronikoak posta elektronikoz bidal daitezke honako helbide elektronikoren batera: efaktura@getxo.eus / efactura@getxo.eus. Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.

Fakturak aurkezteko baldintzak

1.- 2019. urtean bi kasu hauetan bakarrik sartuko da faktura elektronikoa aurkezteko obligaziotik salbuetsia egoteko aukera:
- Faktura pertsona fisiko batek egiten badu
- Faktura pertsona juridiko batek egiten badu eta 5.000,00 euro edo gutxiagokoa bada
Aipatutako bi kasuetan faktura elektronikoa nahiz betiko faktura, paper-formatukoa, aurkeztu ahalko dira, lehenengo aukera gomendatzen den arren.

2.- 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 25/2013 Legearen 4.1. artikuluan aipatzen diren erakundeek, baldin eta Getxoko Udalari edo bere erakunde autonomoei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu badizkiete, nahitaez erabili beharko dituzte faktura elektronikoak eta dagokion Fakturak Sartzeko Puntu Nagusiaren bidez aurkeztu, fakturatuko zenbatekoa gorabehera.
Alabaina, administrazio horiei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu dizkien beste edozein hornitzailek faktura elektronikoak egin eta igorri ahalko ditu lehentasunez; Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek horretarako beharrezkoak diren bitartekoak eta arreta emateko konpromisoa hartzen dute.

3.- Fakturen formatua : Facturae versión 3.2, edo Facturae versión 3.2.1 izan beharko da.

4.- Importante: Es obligatorio incluir la dirección de correo electrónico del proveedor en la Factura electrónica, en caso contrario será rechazada.

5.- Era berean, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera faktura elektronikoak erregistratzeko, adjudikatutako kontratuari atxikitako kontabilitate-erreferentzia sartu beharko da.
Datu hori faktura elektronikoaren “Espedientea” eremuan zehaztuko da. Webgunean, “kontratuen kontabilitate-erreferentzien kontsulta” atala dago eta adjudikatutako kontratuen zerrenda kontsultatu daiteke bertan, baita kontabilitate-erreferentzia ere.

  • • Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen 118. artikuluan adierazitako KONTRATU TXIKIEI dagokienez, erreferentzia-zenbakia (“urte/xxxx” formatuan), berriz, zerbitzuaren, obraren edo horniduraren adjudikazioa jakinarazteko emailean hornitzaileari jakinarazten zaion zenbakia izango da.
  • • Txikiak ez diren gainerako KONTRATUETARAKO, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, zerbitzuaren, obraren edo horniduraren adjudikazioa jakinarazteko emailean adieraziko zaio hornitzaileari bere kontratuaren erreferentzia-zenbakia (“urte/xxxx” formatuan). Egun horretatik aurrera egiten diren adjudikazio berrietan egingo da hizpide dugun jakinarazpena, baita egun hori baino lehen adjudikatutako kontratuetan ere, baldin eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ondoreak badituzte.

6.- Honako hauek dira fakturan agertu beharko diren datuak, zein erakunderi zuzenduko zaizkion kontuan hartu beharko da:

Entitatea

IFK

 

Unitateen kodeak *

Erakundea

Kontabilitate Bulegoa

Unitate izapidegilea

Getxoko Udala

P4805300C

L01480448

L01480448

L01480448

Kultur Etxea

Q4800695A

LA0013581

LA0013581

LA0013581

Musika Eskola

P9805301J

LA0013775

LA0013775

LA0013775

Getxo Kirolak

G48117600

LA0013776

LA0013776

LA0013776

Udal Egoitza

P9805302H

LA0013777

LA0013777

LA0013777

* Oharra: Adierazi diren unitate-kodeak informatiboak dira soilik; izan ere, Getxoko Udala ez dago Estatuko Faktura Elektronikoen Plataforman (FACe) sartuta eta, horrenbestez, gure Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusian fakturak aurkezteko ez dira kode horiek esleitu behar.
Garrantzitsua!: Nahitaezkoa da fakturaren hartzailearen IFK zuzen zehaztea, taularen arabera; izan ere, hori hartuko da kontuan faktura dagokion erakundera bidaltzeko eta, bertan, tramitazioa egiteko.
Faktura elektronikoan edukiaren deskribapena egitea komeni da
.
7.- 2020. urtetik aurrera aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzeko, udalak faktura elektronikoak egin eta erregistratzeko arreta-zerbitzua eskainiko du, betiere baldin eta faktura horiek udalerako edo bere erakunde autonomoetarako badira. Zerbitzua Kontu-hartzailetzaren bulegoetan eskainiko da, udaletxean bertan (Foru kalea, 1, Getxo).
Era berean, telefonoz edo helbide elektronikoz fakturazio elektronikoari buruzko zalantzak argituko dira ondorego ordutegiaren barruan eta harremanetarako datu hauen bidez:
Administrazioa Telefonoa e-maila Ordutegiak
Getxoko Udala 94 466 00 19 facturas@getxo.eus 9:00-13:30
Kultur Etxea 94 466 01 23 Kulturetxea.administrazioa@getxo.eus 8:00-14:00
Getxo Kirolak 94 430 80 73 fakturakgk@getxo.eus 8:30-14:00
Musika Eskola 94 464 60 11   9:00-13:30
Udal Egoitza 94 403 47 40 fakturakegoitza@getxo.eus 9:00-13:30
8.- Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.