Ekitaldien Agenda

Musika

Kontzertua: Sweet California - "Hits Reloaded" BERTAN BEHERA

Data:2020/04/25 - 2020/04/25

Ordutegia:20:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

OHARRA: BERTAN BEHERA GERATU DA 

Sweet Californiak apirilaren 25ean eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi du taldearen kontratazio-bulegoak, Covid-19 epidemiaren ondorioz sortutako arazoak direla eta. Aurretik sarrerak erosi dituztenei dirua itzuliko zaie ahalik eta lasterren, erosketa egin duten kanal beretik. Hona hemen taldearen agentziak bidalitako komunikatu ofiziala:

COVID-19ren hedapenaren eta Gobernuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, apirilaren 25ean Getxoko Muxikebarri Zentroan ospatuko zen Sweet Californiaren kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazten dizuegu.

Gure lehentasuna ikuslegoaren, taldearen eta kontzertuaren antolakuntzako pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea da, bai eta agintari publikoen eta osasun-agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren geldiaraztea lortzeko.

Sarrerak salmenta kanal ofizialen bidez itzuliko dira erosle bakoitzari ahalik eta azkarren.

Eskerrik asko zuen ulermenarengatik.

Espainiako musika-eszenaren girl band ospetsuena da Sweet California. 100.000 diskotik gora saldu eta hainbat sari lortu dituzte tokiko eremuan zein nazioartean, bere abestiek musika-zerrendetako gorako postuetan egon direla. "Origen" kaleratu eta urte bat ez denean pasatu, disko berria dakarkigu: "Hits Realoaded". CD bikoitz horretan 23 kanta bildu dituzte, horietako lau erabat berriak dira eta gainerakoak, betiko arrakastak eta abesti enblematikoen bertsio berriak.

  • Alba Reig (ahotsa)
  • Sonia Gómez (ahotsa
  • Tamara Nsue (ahotsa)

Ekitaldien bilaketa