Ekitaldien Agenda

Musika

Kontzertua: Revólver - "30 años"

Data:2020/09/18 - 2020/09/18

Ordutegia:20:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

OHARRA:

Covid-19en krisiak eragindako alarma egoeraren ondorioz, martxoaren 27rako programatuta zegoen Revólver taldearen kontzertua bertan behera geratu da. Ekitaldi horietarako sarrerak aurretik txartelaz erosi dituztenei, hurrengo 15 egunetan dirua itzuliko zaie ezer egin gabe. Erosketa esku dirutan izan bada, Muxikebarriko txarteldegian eskatu ahal izango dute alarma egoera eteten den egunaren biharamunetik aurrera, astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00 bitartean.

Hala ere, Getxoko Kultur Etxeak Revólver taldearen beste kontzertu bat programatuko du 2020ko irailaren 18an, leku eta ordu berean (Muxikebarri, 20:00etan). Sarreraren prezioa ere mantenduko da (25 €) eta salmenta alarma egoera amaitu ondoren hasiko da.

Sarrerak: 25 €

Carlos Goñi buru duen talde ospetsuak "Revólver, 30 años" bira abian jarri du azken hiru hamarkadetan bandaren ospea bultzatu duten abestiekin, eta baita hain ezagunak ez diren baina taldekideentzat garrantzi handia duten kantekin ere. Saioan ez dira faltako sorpresak eta horri esker biraren kontzertu guztiak desberdinak izaten dira.

http://www.gruporevolver.es/

Ekitaldien bilaketa