Agenda

Turismoa, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldiak

BILBAO BBK LIVE

Data:2019/07/11 - 2019/07/13

Ordutegia:Egun osoan zehar

Tokia:Bilbao-Kobetamendi

BILBAO BBK LIVE

Estatuko zein nazioarteko jaialdirik onenetariko bat da jada, eta urtero milaka musika-zale biltzen ditu.

 2018ko Iberian Festival Awards ekitaldian Formatu Handiko Jaialdirik Onena kategoriako irabazle absolutuaren saria jaso zuen Bilbao BBK Live jaialdiak, ikusleen botoei esker. Gainera, hirugarren urtez jarraian jaso zuen artistei Harrerarik Onena egitearen saria. Kasu horretan, epaimahai tekniko batek eman zuen.

 Beste urte batez, Bilbao BBK Live nazioarteko eta bertako artistez osatutako egundoko kartel batekin itzuliko da. Liam Gallagher, The Strokes eta Weezer bezalako taldeak izango dira karteleko protagonistak, eta ikusleak gozaraziko dituzte jaialdiak irauten duen hiru egunetan (ekainaren 11n, 12an eta 13an) Kobetamendin jarriko diren agertokietatik.

 bbk live programa

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

 Ikusi agenda osoa

Bilbao BBK live 2019

 

Ekitaldiak bilatu