Agenda

Ingurugiroa

Familientzako Escape Room-a "Zaborreta doktorea" + Bolueko esploratzaileak

Data:2019/03/30 - 2019/03/30

Ordutegia:10:00-14:00

Tokia:Ingurumen aretoa

Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotok garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste.

Ekimen hau ordu eta erdikoa da eta gehienez 6 kideko taldeetan egingo da. Bi txanda egingo dira: lehenengo saioa 10:15etan hasiko da eta bigarrena 12:15 etan. Beharrezkoa da aurretik izena ematea: 688883596 edo info@ingurumenaretoagetxo.eus

Gutxieneko adin gomendatua 8 urtekoa da

Aldi berean Ingurumen Aretotik beste ekintza bat eskainiko da: Bolueko esploratzaileak, familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza dena. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoa, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar.

Beharrezkoa da aurretik izena ematea:688883596 edo info@ingurumenaretoagetxo.eus

Ekitaldiak bilatu