Agenda

Ingurugiroa

Familientzako ibilbide gidatua: "Gobela ibaiaren historioa eta egoera hobeto ezagutzeko"

Data:2019/03/23 - 2019/03/23

Ordutegia:11:00-13:30

Tokia:Ingurumen aretoa

Uraren Nazioarteko Eguna oso gertu dagoela aprobetxatuz, familiei zuzendutako ibilbide gidatu honen bidez, parte hartzaileek Gobela ibaia beste ikuspuntutik ezagutu ahal izango dute.

Gaur egundo egoera aztertzeaz gain, historian zehar izan diren aldaketak ere ikusiko dira, Getxoko kaleetatik burutuko den ibilbide honen bidez. Horrez gain, ur kudeaketarekin eta saneamenduarekin lotutako hainbat aspektu aztertuko dira.

Ibilbidea Getxoko kaleetatik.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: 688 88 35 96 edo info@ingurumenaretoagetxo.eus  

Ekitaldiak bilatu