


Ekitaldien Agenda

AUKERA BERRIAK - ETS-
Data:2021/02/19 - 2021/02/19
Ordutegia:Otsailak 19 19.00etan
Tokia: Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari (Ereaga aretoa). Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Aukera Berriak-En Tol Sarmiento arabar taldearen azken lana da; disko modernoa da, heldua, serioa, zorrotza, eta taldeak aurreko diskoekiko jauzi kualitatiboa egin dutela erakusten duena.
Ekoizpenaren aldetik maila altua erakutsi duten konposizioak aurkeztu dizkigute, musikari zein lirikari dagokienez xehetasunik txikiena ere zaintzen dituztenak.
Hori guztia, taldea ezaugarritzen duten esentzia eta freskotasuna mantenduz.
Ekoizle baten eskutik egin duten lehenengo lana da, eta horrek musikari dagokionez bide berrietan murgiltzera bultzatu du taldea.
Hauxe da diskoaren kontzeptu nagusia: inoiz ez da berandu bide berriak probatzeko eta bizitzan aukera berriak sortzeko.
SARREREN SALMENTA ..... sarrerak agortuak
Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80
Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22
Taquilla Muxikebarri una hora antes (Av Basagoiti, 77, Algorta)
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa
![]() |
Metro Algorta |