


Ekitaldien Agenda

AMERIKETARA BIDAIA
Data:2021/01/30 - 2021/01/30
Ordutegia: Urtarrilak 30 19.00etan
Tokia:Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa- (Ereaga aretoa). Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
AMERIKETARA BIDAIA
Diotenez, gehien aberasten duena bidaiatzea da; funtsean, mundua, bertako herrialdeak, kulturak, hizkuntzak eta abar ezagutuz jarrera irekiagoa izatea lortzen dugu.
Ikasle ugari joaten dira ikasturte batez Ameriketara, ingelesa hobetzeko eta bizitzari buruz ikasteko asmoz.
Bizitzako bidaia horretan nerabe izateari utziko diozu eta ziur asko zure benetako nia agertuko da; norberak bere burua ezagutzeko bidaia da, norberak bere kabuz bizitzari aurre egiteko.
Bi aktore gazte horiek bi nerabeen bizitzan murgilduko dira eta, erritmo biziko ikuskizunean, pertsonaiak zein hizkuntzak (gaztelania, euskara eta ingelesa) aldatuz, zuzeneko abestiekin eta musikarekin, Ameriketako Estatu Batuetako bidaia iniziatikoan izango dituzten bizipenak azalduko dizkigute.
SARREREN SALMENTA 12€
Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80
Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22
Taquilla Muxikebarri una hora antes (Av Basagoiti, 77, Algorta)
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa
![]() |
Metro Algorta |