Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

NOLA HELDU GARA HONAINO?  -ERRE PRODUKZIOAK-
Turismoa, Getxo antzerkia eta dantza

NOLA HELDU GARA HONAINO? -ERRE PRODUKZIOAK-

Data:2021/02/17 - 2021/02/17

Ordutegia:Otsailak 17 19.00etan

Tokia:Muxikebarrik, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa (Ereaga aretoa). Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

NOLA HELDU GARA HONAINO?

Komedia honek Elenaren istorioa kontatzen digu: Elenaren lagun mina den Albak ez du Adiskidetasunaren Kodearen lehenengo agindua bete; honela dio: "ez zara ez sentimentalki, ez sexualki zure lagunen bikotekide ohiekin nahasiko".

Baina agian ez da horrela izango. Agian Albaren istorioa kontatuko digu, zeina nahi barik bere lagun min Elenaren senar ohiarekin maitemindu baita.

Eta Emilioren istorioa kontatzen badu? Emilio iraganean emakume batekin maitemindu zen, gaur egun beste batekin maiteminduta dago, eta orain hori ezkutatu behar du adiskidetasunaren aginduren bat dela eta.

Amodiozko triangelu bati buruzko komedia da, non bakoitzak bertsio bat eta mina sentitzeko arrazoiak baititu, baina non inork ezin baitie besteei ezer aurpegiratu.

Honako hauek izango dira antzezleak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez eta Mitxel Santamarina; eta Gorka Minguezen eta David Caiñaren zuzendaritzapean arituko dira.


SARREREN SALMENTA  5€  Sarrerak agortuak

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Taquilla Muxikebarri una hora antes (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

 

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

 

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa-

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa

erre produkzioak