Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

ERRAMUN MARTIKORENA
Turismoa, Getxo musika

ERRAMUN MARTIKORENA

Data:2020/11/15 - 2020/11/15

Ordutegia:19.00 etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari (Ereaga aretoa). Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

ERRAMUN MARTIKORENA

Euskal kantu lirikoaren ahots esanguratsuenetako bat da. 

Nekazari eta artzain da lanbidez, musika herrikoia abesten du eta lehen artzaintzat jotzen du bere burua.

Erramun Martikorenaren musikaz gozatu dute jarraitzaile askok. Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaio zen, eta familiako baserriari zor dio bere ezizena, Otsobi. Bere abestiak lurrari eta herriari hertsiki lotuta daude. Euskal bertsolarien bertsoak eta abesti herrikoiak abestu ditu, a cappella askotan, bere ahots zoragarriarekin.

Alabaina, musikaren esparruan erabat autodidakta izan da. Bere lehenengo diskoan, Baigorriko Artzain Laboraria (1978), hainbat abesti eta poema herrikoi abestu zituen, ohiko moduan, musika-tresnaren laguntzarik gabe. Diskoa grabatu ostean hasi zen bere ibilbide artistikoa, eta lanbidea utzi zuen plazaz plaza abesteko.

 

Lehenengo urte horietan, emanaldi guztiak a cappella ziren, ahots garbi eta gardenaren bidez esanahi berezi eta sakona ematen baitzien abestiei. Ondoren, gitarra batu zitzaion zuzeneko emanaldietan. 1981ean, bigarren diskoa argitaratu zuen, Otsobi, zeinetan abesti herrikoiak abesteaz gain, Xalbador, Ernest Alkhat, Emile Larre eta Mañex Etxamendi ezagunen bertsoak ere konposatu baitzituen. Disko horretako abestirik ezagunena Orhiko txoria da. Hurrengo diskoak Primaderari eta Olerkarien oihartzun izan ziren.

 

Plazer handia da bere abestiez gozatzea Getxon!

 

SARREREN SALMENTA   8€

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Muxikebarriko leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

 


 

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non lo egin Getxon

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Ikusi agenda osoa