Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

XIV. PUNTA GALEA CHALLENGE
Turismoa, Getxo kirola, Getxo Beste ekitaldiak

XIV. PUNTA GALEA CHALLENGE

Data:2019/10/29 - 2020/03/31

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:PUNTA GALEA

PUNTA GALEA CHALLENGE TXAPELKETAREN XIV. EDIZIOKO ITXARONALDIA AZAROAREN 1EAN HASIKO DA

 

Beste behin ere, 24 izango dira proba garrantzitsu honetan parte hartuko duten big rider edo olatu handietako suflariak. Modalitate honetako proba bakarra da gure kontinentean. Surflarien erdiak munduko onenen artean daude Big Wave Tour zerrendan.

Puntako surflari horien artean, nazioarteko kirolari garrantzitsuak etortzea espero dugu; esate baterako, munduko txapelduna den Grant ¨Twiggy¨ Baker hegoafrikarra, munduko zazpigarrena den Alex Botelho portugaldarra eta Nic Lamb kaliforniarra. Azken horrek bi aldiz jarraian irabazi zuen Punta Galea txapelketa, eta berriki Mavericksen ere (Kalifornian) garaile izan da, munduko olaturik beldurgarrienetariko batean. Guztiek parte hartuko dutenik oraindik bermatuta ez badago ere, ziur ez dela falta izango guztiek gainditu nahi duten gizona, Getxoko gaur egungo txapelduna den Pierre Rollet lapurtarra.

Gipuzkoako eta Bizkaiko hamabi surflari egongo direla nabarmendu behar da, Natxo González plentziarra buru. Nazioarteko gisa lehiatuko da, top 10eko ordezkaria da eta.

 Kirol hitzordu garrantzitsu honek segurtasun neurri konplexuak izango ditu, lurrean, itsasoan nahiz airean. Itsaslabarra anfiteatro natural paregabea da, eta ikusleek, 20.000 pertsona inguruk, berriz ere gozatuko dute sei metro inguruko olatuen gaineko ikuskizunaz. Lau ordu iraungo du txapelketak. 

 Olatu handiekin eta aldeko haizearekin hasi zen udazkena Bizkaiko Golkoan. Horrenbestez, denboraldi paregabea espero da, eta eguraldi-iragarpenak onak izatea azaroaren 1a eta 2020ko martxoaren 31 bitartean. Azken egun horretan amaituko da ezarritako itxaronaldia. Denbora tarte horretan xehetasunez aztertuko dira euskal kostaldera gerturatzen diren ekaitz guztiak, eta txapelketa mediatikoa egiteko unerik egokiena aukeratuko da. 

Informazio gehiago: Facebook 

Getxok Big Wave Forum hartuko du, olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa, azaroak 14-15

Foroko ekintza guztiak irekiak eta doakoak dira; hala ere, edukiera dela eta, aurrez izena ematea gomendatzen da: puntagaleachallenge@gmail.com

Punta Galea Challengearen sare sozialetan ere zabalduko dute informazioa: @GaleaChallenge.

cartel challenge forum

 

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa

Punta galea Big Challenge 2019