Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

2019 KO ONDAREAREN EURPAKO JARDUNALDIAK
Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldiak, Hitzaldiak eta Solasaldiak, Turismoa

2019 KO ONDAREAREN EURPAKO JARDUNALDIAK

Data:2019/09/16 - 2019/10/31

Ordutegia:

Tokia:Algorta, Las Arenas, Romo, Bolue

Ondarearen Europako Jardunaldiak Getxon

Ondarearen Europako 2019ko Jardunaldiek, egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati bat geureganatzeko bidea ematen diguten adierazpen horiek nabarmendu nahi dituzte. Horregatik, aurten inoiz baino gehiago, herritarrei Jardunaldi horietan parte hartzeko gonbit egin nahi diegu; hain zuzen, ludikotik erritualerainokoak eta berezkotik zeremoniatsurainokoak diren baina beti partaidetasunera zabalik dauden adierazpenak antzeman eta partekatzeko.

Objektu eta tokietan gauzatzen den eta aberasten eta ondorengoei helerazten jakin behar dugun teknikak eta ezagutzak dakartzan kultura-ondare biziaren alderdi ukigarriak eta ukiezinak. Plaza, antzoki, pilotaleku, zezen-plaza eta probalekuetatik, musika-kiosko eta elizpeetatik, musika, dantza, joko, kirol eta erromeriek Bizkaiko ondarea ezagutzeko gonbit egingo digute, urtero bezala.

Eta, era berean –eta hemen dago alde berria–, gu protagonista bilakatzeko proposatuko digute, dantza egiten, abestiak ikasten, antzezlanak ikusten, horma-irudi artistikoak sortzen, antzinako erromesbideetatik ibiltzen, musika-tresnak fabrikatzen, herri ezberdinetako adierazpenak nahasten eta, batez ere, pertsonen eta komunitateen artean loturak sortzen.

Ba al dago gure kultur ondarea babesteko modu hoberik?

Argibide gehiago:

Ondarearen Europako Jardunaldiek. Egitaraua

 ALGORTA: Irailaren 26a 12.00h    Elkargunea:Plaza San Nicolás

GETXO DANTZAN 

Jarduera horri esker, Getxoko plazak pausoz eta musikaz, dantzez eta abestiez, barreez eta lagun onez beteko dira. Zeren eta ez baita dantza-alardea, jendeak begiratu bakarrik egiten duen horietako bat, oin guztiak mugitzeko agertokia baizik. Getxoko euskal dantzen taldeen eskutik, erritmoak eta doinuak berez ikasteko aukera izango dugu, jantzi edo koreografia berezirik gabe, folkloreko herri-adierazpideen jatorrizko zerizana berreskuratzeko.

AREETA:  Urriaren  19a  19.30h                  Elkargunea: Andrés Isasi Musika eskola.

ANDRÉS ISASIREN MUSIKA ONDAREA: ARTISTA POLIFAZETIKOA

Hitzaldia, Ibon Zamacolaren eskutik, eta kontzertua

Andrés Isasiren musikak bertakoen aitzatespena lortu zuen, eta haren obrak Europako kritikak goretsi zituen. Baina, nor izan zen benetan gizon hura? Hil zenetik laurogei urte igaro badira ere, jakinkizun dago. Argazkilaria, olerkaria, marrazkilaria… alderdi horiek guztiak elkartzen dira haren kultur ondarean. Ekitaldi horren eskutik, hura berrikusi eta haren kezkak ezagutarazi nahi dira, haren musikaren eskutik. Horretarako, musikagilearen piano zaharberrituan, pieza batzuk jo eta komentatuko dira, musikari getxotarraren hizkuntzara hurbiltzeko asmoz.

Sarrera doan, edukiera bete arte

BOLUE: Urriaren 20an Elkargunea: Ingurumen Aretoa

HORRELA IBILTZEN GINEN OLGETAN

Familian egiteko tailerra. Jokoek eta kirolek olgeta eta jostaketa dakartzate, baina, ezbairik gabe, zeregin hezigarria ere badute: bizigarriak dira burmuin eta gorputzaretzat, eta trebetasunak garatzen laguntzen dute. Horietako askok baserriko lanetan dituzte sustraiak. Lana eta olgelta dira, hortaz, joko tradizionalen oinarri, eta aisia-eredu berriak direla kausa, gero eta gutxiago egiten dira. Tailer horren eskutik, euskal herritarren aisiaren zati izan diren jarduera horietako batzuk ezagutu eta egiteko ibilbidea egingo dugu.

Informazioa eta erreserbak:

688 883 596 info@ingurumenaretoagetxo.eus  www.ingurumenaretoagetxo.com

Leku-kopuru mugatua

ROMO: Urriaren 26an Elkargunea: Pza de la Estación de las Arenas 

ABOTSA KALEETAN!

Musika, kantuak eta abestiak dira, askotan, herritarren eguneroko bizitzaren isla; horregatik, haien jatorria, etorkia, esanahia edo egileak ezagutzea kultur ondareaz ikastea da. Txapelak Bat elkartearen eskutik, Romoko kaleetatik ibilbiko gara herri-kantak abesten. Bertaratuko direnekin eta musika-tresnekin –akordeoia, gitarra, baxua, txirula, alboka edo panderoa–, gure tradizioaren parte denaz gozatuko dugu elkarrekin.

 

Bizkaiara joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

 

Ikusi agenda osoa

JEP  2019