Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Izenburua BIME 2019
Musika, Turismoa, Getxo musika

Izenburua BIME 2019

Data:2019/10/30 - 2019/11/02

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:BEC (Bilbao Exhibition Center) Bilbao

BIME: BIZKAIA INTERNACIONAL MUSIC EXPERIENCE

Europako musika-panoraman entzuten dena jakin nahi baduzu, BIME jaialdia da zure tokia. Urriaren 30etik azaroaren 2ra musikarekin bere osotasunean lotutako ekitaldi handienetako bat egingo da; ekoizleak, banatzaileak, musikariak eta publikoa bilduko ditu ekitaldiak.

Espainiar estatuan oraindik argitaratu ez den musika-industriako nazioarteko topaketak honako osagai hauek izango ditu: kontzertuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, eztabaidak, hitzarmenak, aurkezpenak, azoka eta prestakuntza.

Musikako profesionalei zein zaleei zuzenduta dago eta estatuan nahiz nazioartean baimendutako hizlariek hartuko dute parte: musika-ekoizle nahiz -sustatzaileek, erakunde eta taldeek; halaber, komunikazioaren, marketinaren, teknologiaren, bideojokoen, aisialdiaren, modaren eta joeren alorretako enpresen ordezkaritza zabala izango da bertan.

BIME PRO    (urriaren 30etik azaroaren 1era, BECen)

Interes profesionala baldin baduzu, BIME PRO ekitaldian musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago ezagutu ahalko dituzu; 200 hitzaldi baino gehiago egongo dira eta sektoreko 1.000 enpresa baino gehiagorekin jarri ahalko zara harremanetan.

Informazio gehiago: https://www.bime.net/pro/es/programa/

BIME Live (azaroaren 1ean eta 2an, BECen)

Kontzertuak nahiago badituzu, zure espazioa BIME Live da, udazkeneko jaialdien artean nazioarteko erreferentea baita. BECeko (Bilbao Exhibition Centre) pabiloi desberdinetan egin da hasieratik, eta dagoeneko ospe handiko taldeak eta artistak egon dira, besteak beste: Imagine Dragons, PJ harvey, Suede, The National eta Manic street.

Informazio gehiago: https://www.bime.net/live/es/artistas/

BIME CITY (urriaren 30ean eta 31n, Bilbon)

Urriaren 30ean eta 31n, Bilboko areto nagusiek estatuko zein nazioarteko artista hasiberri esanguratsuenak hartuko dituzte; sarrera doakoa izango da, jende guztiarentzat aproposa. BIME CiTY ekitaldian mokadutxoak eskainiko zaizkio BIME Live ekitaldia gogotsu itxaroten duen publiko zabalari.

Informazio gehiago: https://www.bime.net/pro/es/bime-city/

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

 

Ikusi agenda osoa

BIME