Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Bay of Biscay Festival
Turismoa, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldiak

Bay of Biscay Festival

Data:2019/07/26 - 2019/07/28

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:BERMEO

BAY OF BISCAY JAIALDIA BERMEON

Bay of Biscay jaialdia Bermeon ospatuko da aurten, iazko kokalekutik hiru kilometrora baino ez, hain zuzen ere, Aritxatxu hondartzaren gaineko talaia natural batean, itsasoaren gaineko begiraleku ikusgarria dena.

Jaialdi hau gainerako jaialdi guztietatik bereizten duen elementua honako hau da: taldeen, tokiko gastronomiaren eta Bizkaiko kostaldeko esparru paregabearen arteko konbinazio ezin hobea. Giroa berotzen hasteko, uztailaren 25ean, WAVE RAVE izango dugu, besteak beste Crystal Fighters, Belako Hins eta Bad Gyal taldeekin.

Biharamunean, uztailaren 26an, jaialdiak goiena joko du. Betiko kokalekua aldatu arren (Mundaka), jaialdiak uztailaren 28ra arte mantenduko du taldeak, tokiko gastronomia eta ingurune paregabea uztartuz sortzen den magia.

Horrez gain, jaialdiaren azken eguna Bermeoko herrigunean ospatuko da. Bosgarren edizioari amaiera emateko, programa gastronomiko oparoa eta ospe handiko taldeen zuzeneko emanaldiak izango ditugu.

Besteak beste, ondokoak ikusteko aukera egongo da: Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Tarque, Ángel Stanich, The Mani-Las Anita Parker, James Room, Dekot eta Zona Cero

 cartel bay of biscay

Informazio gehiago

http://bayofbiscayfestival.eus/ 

Mundaka festival