Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

J80 mailako munduko txapelketa. 2019ko uztailaren 13tik 20ra bitartean
Turismoa, Getxo kirola, Getxo Beste ekitaldiak

J80 mailako munduko txapelketa. 2019ko uztailaren 13tik 20ra bitartean

Data:2019/07/13 - 2019/07/20

Ordutegia:Egun osoan zehar

Tokia:El Abra - Getxo

Belako Nazioarteko J/80 mailako lehia nagusia hartuko du Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Clubek 2019ko uztailaren 13tik 20ra bitartean:

J80 mailako munduko txapelketa

 

Ekitaldi berdingabea Getxoko klubaren 120 urteen baitan

Mundu mailako hitzorduak mundu osoko 500 estropadalari eta 100 itsasontzi batuko ditu, eta horiek Bizkaiko Golkoko baldintza gogorretan lehiatuko dira titulua irabazteagatik.

Bizkaiko klubak, ehun urte baino gehiagoko historia duenak, estropadak antolatzen egin duen ibilbide luzea finkatuko du. Urteko egutegia oso betea izan ohi da beti, eta bere flota sendoa da, gurutzaontziena, J80koena nahiz bela arinekoena.

 

Paraje paregabea, estropadetatik zein lehorretik

J80 mailakoa bezalako munduko txapelketa bat antolatzea erronka handia da. Hori dela eta, hainbat faktore egon dira antolakundeak munduko txapelketaren proposamena RCMA-RSCri adjudikatzea erabakitzeko: Abrako uretako estropada eremu bikaina, atzerritik bertaratzeko erraztasun logistikoak eta Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek eta Getxoko udalerriak berak beti eskaintzen duten harrera beroa.

Klubaren eta bere kirol portuaren kokapena paregabea da; izan ere, Abran dago, Areetako (Getxo) hirigunetik 100 metrora baino ez. Ondorioz, denetariko zerbitzuetarako sarbidea errazten du, bai eta eskaintza ludiko eta kultural zabal baterakoa ere; esate baterako, Bizkaia Zubia (Unesco 2006), munduko lehenengo zubi esekia, RCMA-RSCtik 500 metrora dagoena. Horrez gain, Punta Begoñako galeriak ere bisita daitezke, edo horren bitxia den Portu Zaharra, bai eta beste interesgune asko ere.

 

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa

 

Campeonato J80