Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Turismoa, Getxo kirola, Getxo Beste ekitaldiak

"Red Bull Cliff Diving” txapelketa Bilbon

Data:2019/09/13 - 2019/09/14

Ordutegia: irailaren 13tik 15era

Tokia:La Salve Zubia Bilbon

2019ko denboraldian, "Red Bull Cliff Diving” txapelketako hiri anfitrioietako bat izango da Bilbon

 

Bilbok Red Bull Cliff Diving txapelketaren 2019ko denboraldia hartuko du, beste hiri batzuekin batera

2014ko eta 2015eko edizioetan lortutako arrakastaren ostean, irailaren 13tik 15era Bilboko Salbe zubiak, Guggenheim Museoa atzean duela, hirugarrenez hartuko du erortze libreko jauzien munduko txapelketa.

Bilbon egingo den finalean King Kahekili garaikurraren irabazleak ezagutuko ditugu; gainera, lehenengo aldiz, emakumeak ere jauziak egiten aparteko artistak direla ikusteko aukera izango dugu. Gero eta gehiago dira bost mortal edo hiru kiribil egiteko gai diren atletak, eta emakumeen kategoriak zailtasun-maila berriak erdietsi ditu. Guggenheim Bilbao Museoaren parean, jauzien kirola ingurunearekin erabat mimetizatuko da, eta jauziak arte moderno bilakatuko dira.

Bilboko 2018ko uztailaren 1eko unerik onenak hemen gogoratu ditzakezu:

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bisita ezazu Red Bull Cliff Diving txapelketaren webgune ofiziala; bertan, txapelketa jarraitu ahal izango duzu streaming bidez, egunean bertan.

Egun horietan Bilbora joan ahal bazara, aparteko ekitaldi gogoangarria biziko duzu hiriburuan, milaka pertsona erakarriko dituena; erortze libreko jauzien munduko txapelketaz ez ezik, horren kokaleku izango den inguru zoragarriaz ere gozatu ahalko duzu.

Zalantza barik, Bilboko giro ona ezagutzeko eta horren inguruak bisitatzeko aukera paregabea da.

Egun horietan Bizkaira baldin bazatoz, bidaia aprobetxatzera eta Getxo bisitatzera animatzen zaitugu; hiriburutik 20 minutura dago bakarrik eta zuzeneko konexioa du Bilborekin, metro bidez. Halaber, ostatuen, jatetxeen, jardueren eta esperientzia turistikoen eskaintza zabala dago Getxon.

Non lo egin

- Nola heldu

- Non jan

- Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa

 

 

 RED BULL