Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

KOMIKI AZOKA, 2019ko urriak 18-20
Turismoa, Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldiak

KOMIKI AZOKA, 2019ko urriak 18-20

Data:2019/10/18 - 2019/10/20

Ordutegia:11:00-14:30/17:00-21:00 (Igandea 20:00ra arte)

Tokia:Areeta

GETXOKO KOMIKI AZOKA

Getxoko komiki azokak bere hamazortzigarren edizioari ekingo dio aurten; hain zuzen ere, binetaren mundurako zaletasuna duten pertsonek, Euskadin zein Euskaditik kanpo, nahitaez egin beharreko hitzordu bilakatu da azoka hori.

Urriaren 18tik 20ra bitartean, Areetako Geltokia plazan liburu-denda, argitaletxe, merchandising establezimendu eta fanzin postuak bilduko dira. Horietan, publikoak azken nobedadeak eskuratu, serieak osatu eta antzinako komikiak eta bildumagileen aleak erosi ahal izango ditu. Horrez gain, komikigintzarekin zerikusia duten era guztietako artikuluak aurkituko ditu.

Aurten, ohiko karpan egingo den erakusketaz gain, hainbat ekitaldi ere izango dira Romo Kultur Etxean, besteak beste, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak.

Beste behin ere, Getxok nazioarteko eta estatuko artista ezagunak hartuko ditu; artistok solasaldietan, aurkezpenetan eta abarretan parte hartuko dute, eta komiki-aleak sinatuko dituzte.

Argibide gehiago: www.salondelcomicdegetxo.net

 cartel del comic

 

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa