Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

 Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea
Getxo artea eta kultura, Turismoa

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Data:2020/03/01 - 2020/03/31

Ordutegia:Hilabete osoa

Tokia:Euskal Kostaldeko Museoak

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea museoak, interpretazio zentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituen elkarlanerako topagunea izateko sortua da .
 
Eskaintza turistikoa osatu nahi du eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatuz .
 
Helburu horiekin antolatu da, hain zuzen, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen edizio berri bat, zortzigarrena jada .
Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza bererzi, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu apartekoak, doako sarrerak, eta abar .
 Aurtegoan Sareak bere egin dugu Munduari lehen buelta eman zitzaionaren 500. urteurreneko goiburua, “Esploratzeko grina”, eta Elkano eta bere balentriari lotutako ekintzak prestatu dira . Jarduerak eta edukiak anitzak izango dira, anitzak baitira Sareko museo eta zentroetan lantzen diren gaiak, baina badute zerbait amankomunean proposamen gehienek: ezohikoak eta mugatuak izango dira, urtean zehar gozatu ezin diren planak .


Getxon:  Bizkaia Zubia, martxoaren 26an: Bisita gidatua itsasontzik itsasadarrera eta Bizkaia Zubira

10 parte hartzaile gehienez. Helduentzako jarduera. 2 orduko iraupena

Dohainik. Aldez aurreko erreserba egin behar da.

Ordutegia: 12:00etan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Eguraldi txarra  dela eta aldakatek egon daitezke

T: 94 480 10 12

promocion@puente-colgante.com

Argibide gehiago

Egitaraua

 

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non jan Getxon

 

-Pintxotan Getxotik

 

-Getxo Kosta

 

 

 

Ikusi agenda osoa

 

mes de los museos costa vasca