Berriak

“Magic Fly Experience” gaurkotu dute

2017/08/11

Getxoko Turismo Bulegoak Magic Fly Experience  ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilearen bertsio gaurkotua eskainiko du. Ekimena 2016ko martxoan jarri zen martxan eta, ordutik, arrakasta handia izan du.

Irantzu UriarteTurismo zinegotziak adierazi duenez, ekimen horren helburua “turistek eta bisitariek Getxon bizitzen duten esperientzia hobetzea da, itsas pasealekuan zehar topa daitezkeen interesgune nagusien interpretazioa errazten duen zerbitzu osagarri bat eskainiz, Bizkaia Zubia eta Portu Zaharra lotzen dituztenak, udalerriko baliabide turistiko nagusiak, hain zuzen ere”.  Zerbitzu berria da, esan du Uriartek, teknologia berrietan oinarritua, besteak beste, Getxon turistek eta bisitariek egiten dituzten batez besteko egonaldiak luzatzea helburu duena, hain zuzen.

Bertsio berriak ibilbidearen alderantzikagarritasuna aurreikusten du, hau da, turistei eta bisitariei aukera ematen die Bizkaia Zubian edo Portu Zaharrean hasteko, bereizi gabe (orain arte noranzko bakarrean egiteko aukera zegoen bakarrik). Halaber, zerbitzuaren erabilgarritasuna hobetu da, erabiltzailearentzat errazagoa eta intuitiboagoa izateko eta hobekuntza teknikoak ezarri dira zerbitzuaren erabileraren dautak hobeto ezagutzeko.

Informazio gehiago.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +