Berriak

Jaiak Getxon

2017/08/01

Dena dago prest Romoko jaiak,abuztuaren 1etik 6ra, eta Portu Zaharrekoak,abuztuaren 11tik 14ra, ospatzeko. Irailean Ama Mesedetako jaiak izango dira, irailaren 22tik 24ra. 

Imanol Landak, Getxoko Alkateak nabarmendu du udalerrien dinamizaziorako jai batzordeek egiten duten lana eta getxotarrak gonbidatu ditu “kalera ateratzera laguntzekin, senideekin eta bisitatzen gaituztenekin jaietan gozatzeko. Askatasunean eta gainontzekoekiko errespetuarekin gozatzera, inolako eraso sexistarik gabe, eta begi-bistan Emakunderen “Jaietan, ere Beldur Barik” leloa edukita”.

Bestalde, Ertzaintzak eta Getxoko udaltzaingoak herriko jaietan segurtasuna bermatzeko neurriak batera jarri dituzte indarrean.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +