Berriak

GetxoAktibatu! V. edizioa abian da

2017/06/30

Larunbatean, uztailak 1, GetxoAktibatu! ekitaldiaren V. denboraldiari emango zaio hasiera paddle surf eskolak ematen 10:30etik 12:30era, Ereagako hondartzan. Northwind Getxo klubak antolatutako jarduera horri esker, abian izango da kirol, kultura eta aisialdi osasungarrirako jardueren programa, udalerriko merkatariek, profesionalek eta ostalaritza-establezimenduek bultzatuta, honako hauen lankidetzarekin: Getxolan-Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Zerbitzuak, Kultur Etxea, Getxo Kirolak eta udalerriko kirol-klubak. Era horretan, hurrengo hilabeteetan, herritarrek aukera izango dute gozatzeko doako proposamenez era ezberdinetan (hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, klaseak, etab.).


Datozen egunetako jardueren egutegiaren barnean  izango dira yug yoga eta urpekaritza eskolak eta tangoterapia eta bidaiatzeko frantses tailerrak. Ekimen hauen bitartez bi helburu lortu nahi dira: batetik, jarduera sortzea eta bertako saltokiak ezagutzera ematea; eta, bestetik, hirigunean kirol eta kultura arloko jarduerak bultzatzea eta herritarrei beren talentua eta zaletasunak partekatzeko aukera ematea. 

Programa irekia eta doakoa denez, eta orain hasiko den denboraldiari begira, parte hartzeko gonbita luzatu nahi diegu merkatariei, profesionalei eta ostalaritzakoei nahiz elkarte-ehunari eta herritarrei. Informazio gehiago lortzeko edo lankidetza-proposamenetarako: www.getxoaktibatu.com edo getxoaktibatu@getxo.eus     

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +