Berriak

Bote Tours

2017/06/23

Hurrengo igandean, uztailak 2, berriz ere martxan jarriko da Bote Tours zerbitzu turistikoa, Getxo, Portugalete eta Santurtzi udalerriek sustatutako ekimena, Bizkaiko Aldundiaren eta Portuko Agintaritzaren laguntzarekin. Zerbitzua emango da irailaren 28 arte eta, nobedade gisa, aurten eguneko zerbitzu gehiago eta bisita audio-gidatuak eskainiko ditu.

Bote Tours zerbitzua martxan egongo da uztailaren 2tik irailaren 28 arte, astearte, ostegun eta igande guztietan, honako egun hauetan izan ezik: uztailaren 16an, abuztuaren 17, 22 eta 24an, eta irailaren 17an. Iaz bisitariek egindako iradokizunak kontuan hartuz, aurten eguneko bost irteera izango dira (iaz hiru izan ziren). 11:30ean hasiko dira eta 18:55ean amaitu.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +