Berriak

Etxean geratu!

2020/03/20

Coronavirus

Getxoko Udaltzaingoak eskerrak ematen dizkie Alarma Egoeraren inguruko Estatuaren Errege Dekretuan jasotako isolamendu-agindua betetzen ari diren pertsona guztiei, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Konfinamenduaren Errege Dekretua hilaren 14an indarrean sartu zenetik oraingo honetara (martxoaren 30era), Udaltzaingoak 182 salaketa jarri ditu dekretua  ez betetzeagatik.

Etxeetan egoteak, kalera atera gabe, gaixotasunaren hedapena saihesten laguntzen du, gure babesa bermatzeaz gainera. Etxean lotzea pertsona guztien erantzukizuna da; izan ere, gainera, guztiok dugu ezarritako prebentzio-jarraibideak betetzeko betebeharra.

Gainera, etxean geratuz gero, indarrean dagoen araudiaren arabera jarraibide horiek betetzen ez dituenari ezar dakizkiokeen zigorrak eta isunak saihesten dituzu. Etxean geratu eta arazo hau garaitzen lagundu!

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +