Berriak

Getxok Big Wave Forum hartuko du

2019/11/06

Foro Surf

Azaroaren 14an eta 15ean, Romo Kultur Etxeak Big Wave Forum hartuko du, olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa. Ekimen hori Europako olatu handiko surf txapelketa bakarra den Punta Galea Challengen baitan dago.

Foroa eguenean inauguratuko da, hilak 14, 17:00etan. Punta Galea Challenge egiteko itxaronaldia aprobetxatuz, kirol ekitaldi horretako parte-hartzaile entzutetsu bati elkarrizketa egingo zaio. Gainera, olatu handietako espezialista eta Heavy Water-eko protagonista den Nathan Fletcher surfista kaliforniarraren azken filma estreinatuko da (sarrerak, dohainik, Romo eta Villamonteko Kultur Aretoetan jaso daitezke, astelehenetik aurrera, azaroak 11). Goizez, Sopelan, Olatu handietako salbamendua tailerra izango da.

Ostiralean, hilak 15, 12:00etan enpresen arteko topaketa bat egongo da Getxolanen egoitzan, eta hiru aldiz munduko txapelduna izan den Twiggy Baker hegoafrikarra eta Big Wave Tourren fundatzaile Gary Linden egongo dira bertan. Biak ala biak olatu handien surfeko ikur eta enpresari dira. 17:00etan, Romo Kultur Etxean, protagonista horiek beraiek, Natxo González surflari plentziarrarekin, Pierre Rollet lapurtarrarekin eta duela hilabete gutxi olatu handien munduko txapelketaren egoitza izan zen Nazaréko (Portugal) alkate Walter Chicharrorekin batera, hitzaldiak eta mahai-inguru ireki bat eskainiko dituzte, Olatu handien surfa gaur egun izenburupean.

Foroarekin batera, gainera, azaroaren 13tik 20ra arte euskal kostaldeko eta, zehatzago esanda, Bizkaiko surfaren sorleku den Getxoko surfaren historiari buruzko argazki erakusketa bat egongo da.

Foroko ekintza guztiak irekiak eta doakoak dira; hala ere, edukiera dela eta, aurrez izena ematea gomendatzen da. Hemen egin daiteke: puntagaleachallenge@gmail.com  unta Galearen sare sozialetan ere zabalduko dute informazioa: Challenge@GaleaChallenge.

 

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +