Berriak

Zientzia Astea Punta Begoñan

2019/10/30

Punta Begoña Galerietan Zientzia Astea egingo da aurten ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Azaroaren 6an, 7an, 8an eta 9an izango da, “Ilusioa eta zientzia Punta Begoñan” izenburu pean; horren barruan azpimarratzekoa da bisita gidatuak egingo direla. Bisita horietan, galerietako txokoak gordetzen dituzten istorioak eta sekretuak transmitituko dira, pasadizo, ipuin eta istorioz beteriko ibilbideetan barrena ibiliz, eta testuinguru fisiko eta historikoan kokatuz zeintzuk diren benetakoak eta zeintzuk interpretazioen, fantasien eta kondairen fruituak.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +