Berriak

18. Komiki Azoka

2019/10/09

Urriaren 18tik 20ra, Getxoko Komiki Azoka komikizaleen topagune izango da berriro ere. 18. ekitaldi honetan Azokak merkataritza-eskaintza zabala eta hainbat jarduera hartuko ditu. Iazko moduan, azoka bi gunetan banatuko da. Batetik, Areetako Geltokia plazako karpan 43 saltoki postu aurkitu ahal izango dituzte bisitariek, eta horietan izango dira, besteak beste, komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak. Bestetik, Romo Kultur Etxeak jarduera-programa bizi-bizia hartuko du eta bertan, hiru egunez, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste.

Ohi denez, artista ospetsuek bisitatuko dute Getxo, horietako batzuk nazioartean sona handia dutenak, eta hitzaldi eta aurkezpenetan parte hartuko dute; sinadura-saioak ere egingo dituzte eta zariak.

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +