Berriak

“Getxoko islak” ikuskizuna Muxikebarrin

2019/09/30

Getxoko Islak

Musika, kantua, dantza eta interpretazioa bateratuko ditu “Getxoko Islak” izeneko lanak Muxikebarri zentroan azaroaren 21etik 24ra. Pablo Viar zuzendari eszeniko famatuak asmatutako proiektu honek Getxoko kultura aniztasuna erakutsi eta bertoko elkarte-egituraren partaidetza bultzatzea ditu helburu nagusiak. Horretarako, lehen mailako talde artistikoa eta dantza eta kantu hogei talde getxotar baino gehiago bildu ditu.

Ikuskizunaren dramaturgia Javier Liñerarena da, Unai Elorriagaren testuak oinarri hartuta eta   eszenografiaz eta musikaz, José Luis Raymond eta Miguel Salvador arduratu dira, hurrenez hurren. Horrezaz gain, hamabi aktore profesionalek parte hartuko dute zentroko Ereaga areto nagusian egingo den lan honetan. Lau egunez, zenbait saio izango dira bertan eta horien ordutegia laster jakinaraziko da. Lana ikusteko gonbidapenak Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan jaso ahal izango dira urriaren 14an hasita.

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +