Berriak

Iraileko Osoko Bilkura

2019/09/26

Gobernu Taldearen (EAJ eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin eta EH-Bildu eta Elkarrekin Podemosen aurkako botoekin, Getxoko Udalak behin betiko onetsi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntuala, Ormazako hiri-lurzorua garatzeko. Erabaki horri esker, besteak beste, eraikigarritasuna 23.806 m2-tik 30.749 m2-ra gehitu ahalko da, babes ofizialeko 105 eta 127 arteko etxebizitza kopurua eraikitzeko (62tik 76ra babes estandarekoak eta 43tik 51ra tasatuak), eta 138tik 152ra etxebizitza libre; 5.000 m2-ko hiri-parke bat ere lortzeaz gain.

Bestalde, udalak 1.770.000 euroko kreditu gehigarri bat onetsi du, zor publikoa amortizatzeko.

Informazio gehiago

Osoko Bilkura osoa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +