Berriak

417.000€ enplegua sustatzeko

2019/09/24

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 417.640 euroko diru-laguntza eman dio Getxoko Udalari 2019ko ekitaldian Enplegua Sustatzeko Tokiko Jardueretarako diru-laguntzen deialdiaren harira. Diru-laguntza hori, alde batetik, enplegua sustatzeko erabiliko da; horretarako, Getxoko 15 langabe zuzenean kontratatuko dira (178.161 €), eta, bestetik, Getxoko enpresentzako kontratazio-laguntzak emango dira (239.479 €).

Udalak 15 langabe getxotar kontratatuko ditu hamaika udal-proiektu garatzeko. Kontratazio horietarako guztietarako hautagaien aukeraketa egingo da Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako eskaintzaren bidez, urriaren 7tik aurrera eta, horrenbestez, ezinbesteko baldintza izango da pertsona interesdunak langabeak izatea eta Lanbiden izena emanda egotea.

Enpresentzako kontratazio-laguntzei dagokionez, Udalak diru-laguntzak emango dizkie tokiko enpresei, hiru eta sei hilabete arteko kontratuak egin diezazkieten langabeei. Kontratu horiek 2019ko martxoaren 26tik abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira. Hiru hilabeteko lanaldi osoko lanpostu bakoitzeko 3.000 euroko laguntza emango da gehienez, eta sei hilabeteko edo gehiagoko lanpostu bakoitzeko 6.000 euro.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +