Berriak

Ondarearen Europako Jardunaldiak

2019/09/16

JEP 2019

Irailaren 28tik urriaren 26ra bitartean, gure udalerrian bost ekimenetan parte hartu ahal izango dute herritarrek; aurten, jardunaldiek izaera parte hartzailea dute eta, beraz, herritarrek parte hartu dezaten pentsatuta daude. Aurtengo jardunaldiek nabarmendu nahi dituzte egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen diguten adierazpen horiek, gure kulturaren zati bat geureganatzeko bidea ematen digutenak, hain zuzen ere. Ludikotik erritualera eta berezkotik zeremoniatsura doazen adierazpenak antzeman eta partekatu nahi ditugu, baina beti parte hartzera zabalik dauden adierazpenak. Bizirik dagoen gure kultura-ondareak sentitu eta ukitu daitezkeen alderdiak dauzka baina baita sentitu ezin daitezkeenak ere; gure kultura-ondarea objektuetan eta tokietan hezurmamitzen da eta ondorengoei helarazten jakin behar dugun teknikak eta ezagutzak dakartza.

Halere”, esan du Turismo zinegotzia Irantzu Uriartek, “udako sasoitik kanpo aisia eta kultura jarduerak programatzeak bidea ematen du udalerrira bisitariak erakartzeko, bai Bizkaikoak bai ondoko lurraldeetakoak, eta sustatu egiten du kontsumoa ostalaritzan, aisiako zerbitzuetan eta horiekin lotutako beste batzuetan. Sustapen ekonomikorako GETXO 2020 estrategiarekin bat egiten duen jarduera da —estrategia horrek turismo kulturalaren alde apustu egiten du, besteak beste—, eta bultzatu nahi dugun turismo jasangarriaren eredua garatzeko giltzarri diren bi helburu lortzen laguntzen du: turismoa urte-sasoi guztietara hedatzea eta bisitariak zein turistak banatzea, orain bisitatuenak ez diren baliabide eta eremuetara erakarriz”.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +