Berriak

“Ibili Gurekin”

2019/09/09

Mugikortasunaren astea

Ibili Gurekin lelopean, Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Getxon irailaren 16tik 22ra. Oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoa udalerriko protagonista hutsak izango dira zazpi egun hauetan zehar eta herritarrak mugikortasun-alternatibak erabiltzera gonbidatuko dira, autoaren ordez. Ekitaldien egitarauak ekintza eta jarduera ugari antolatu ditu eta horietan bizikletaren, patinetearen eta garraio publikoaren erabilera sustatuko da. Halaber, mugikortasun iraunkorrak Getxon osasuna eta poltsikorako, ingurumenerako eta udalerriko ongizaterako dakartzan abantailak ezagutaraziko ditu Udalak.

Astearen berritasunen artean, bigarren eskuko ibilgailu jasangarrien merkatua (bizikletak, patineteak, skateak..) izango da, eta horretan mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten edozein gauza saldu eta erosi ahal izango da; hilabete honetan udalerrian patinete elektrikoak alokatzeko abian jarritako esperientziaren enpresa sustatzailearen aurkezpena izango da, eta Europako merkatuan liderra izan nahi duen egurrezko bizikleta ezagutzera emango duen solasaldia ere.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +