Berriak

Patinete elektrikoak

2019/09/04

Euskooters

Bizkaiko pertsona ekintzailek osatutako enpresa batek, Udalarekin akordioa adostu ondoren, 90 patinete elektriko partekatutako alokairu sistema baten bidez erabiltzeko esperientzia pilotua abian jarri du, lau hilabetez. Patineteak udalerriko toki batzuetan daude kokatuta, eta horien erabilera jaitsi beharreko APP baten bidez egingo dute erabiltzaileek.

Mugikortasuna kudeatzeko Barne Ministerioaren Instrukzioaren arabera, Udalak proiektu esperimentalari baimena eman dio baldintza zehatz batzurekin. Horrela, enpresari gune publikoa erabiltzeko baimena eman dio, aldi baterako, eta zerbitzua emateko aldea mugatu du, eta horren barruan aparkatzeko guneak eta baita patineteren kopurua (90) ere. Hiriaren barruko alde mugatuan dago martxan ekimena, bi metro geltoki (Areeta eta Gobela) alde turistiko eta astialdirakoa (Bizkaia Zubia, Areetako eta Ereagako hondartzak, Portu Zaharra eta Kirol Portua) lotzen dituena. Zehaztutako aldetik patineteak ateratzen direnean, deskonektatu egiten dira. Gainera, patineteek nabigazio sistema bat dute, erabiltzaileei aditzera emateko nondik ibil daitezkeen, turismo-gida txiki batekin eta aparkatzeko guneekin. Era berean, SOS botoia ere dute, istripu edo matxura bat gertatzen denerako. Patineteak kudeatzen dituen enpresak ibilgailua eta proiektua garatu ditu, eta mugikortasuneko beste zerbitzu batzuekin gertatzen den bezala, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko eskatzen diren segurtasun neurri guztiak enpresaren ardura dira. Prezioak eta funtzionamendua: www.euskooters.eus

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +