Berriak

Getxophoto

2019/09/03

Bihar asteazkena, irailak 4, hasiko da Getxophoto, Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdia, irailaren 29ra arte udalerriko hainbat tokitan egingo dena. “Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatzen” leloarekin, lanek gaur egun azelerazioak, automatizazioak, adimen artifizialak zein aurrerapen teknologiko eta zientifikoek norbanakoei eragiten dizkieten erronkak izango dute hizpide.

Irantzu Uriarte Kultura zinegotziak adierazi duenez, Getxophotok bere lekua finkatu du korronte artistiko abangoardistenen/aurrerakoienen ispilu gisa eta nazioarteko mailako ezagutza eta dibulgazio ekitaldi kulturala bihurtu da. “Ekimen hau”, esan du Uriartek, “Begi Handi elkartearen lanaz gain, beste eragile pribatu eta sozial, kultural, merkatari, txoko, ostalaritzako establezimendu eta zaletu askoren arteko kolaborazioaren emaitza da, berriz ere, udala eta eragile ezberdinak elkarlanean”.

Ohikoa denez, jaialdiaren lehenengo asteburu honetan bilduko dira jarduera gehienak. “Opening”, irekiera ekitaldia, ostegunean, 19:30ean, irailaren 5ean izango da Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Jokin Aspuru Getxophotoren zuzendariak adierazi duenez “oso ekitaldi berezia izango da. Bertan Monica Allende komisarioa eta parte hartzen duten 13 artista egongo dira eta, ospakizuna borobiltzeko, Neil Harbissonek, ofizialki lehen zyborg bezala aitortua izan den artistak, kontzertu labur zailkaezina eskainiko du”.

Informazio gehiago eta izena emateko www.getxophoto.com

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +