Berriak

Wanted 2019ko irabazleak

2019/07/03

Wanted 2019

Hamaikagarren Wanted programak, Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenerako Arloak bultzatzen dutena, jada hautatu ditu proiektuak. Honako hauek dira: Gure, Ane Bernaola eta Borja Sarriarena; Line Guard, Iker Melendez eta Iñigo Lorenzorena; Corion, Iñigo García, Ignacio Infante eta Alexander Michajlowskirena; eta Haszten TV, Nerea García, Inazio Nieva eta Peru Ortuzarrena.

Gure egitasmoa, funtzio anitzetarako botila bat da. Hiru ezaugarri nagusi ditu: tolesgarria da, erabiltzeko erraza da eta jasangarria da. Line Guard medikuntzara bideratutako gailu bat da, zain edo arteria batean sartutako bidea ustekabean ez ateratzeko gailua. Corion munduan zehar dauden streetwear arropa estilo desberdinak transmititzea helburu duen streetwear arropa marka bat da. Eta Haszten TV aniztasun funtzionala kirolaren bidez ikustaraztea helburu duen telebistako programa bat da; bere helburu nagusia gizarte bidezkoago eta inklusiboagoa lortzea da.

Lau proiektuek hurrengo diru-sariak jasoko dituzte: 5.208€, 6.292€, 3.500€ eta 6.000€, hurrenez hurren. Haszten TV-ri dagokionez, pilotaje-kontratazio batera zuzenduko da saria.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +