Berriak

2015-2019 Legealdiaren amaiera

2019/06/12

Agurra

Getxoko apirileko azken osoko bilkuraren akta sinatzeko eta Getxoko 25 zinegotziei oroigarri bana emateko ekitaldiarekin amaitutzat eman dute gaur goizean 2015/2019 Legegintzaldia. Saio labur eta hunkigarria izan da; bertan, Imanol Landa jarduneko alkateak, udalbatzan 20 urte eman ondoren (12 alkate bezala eta beste 8 zinegotzi bezala), ez ezik, udalbatza uzten duten alderdi politiko guztietako ordezkariek ere hitz egin dute. 25 ordezkarietatik 15ek ez dute jarraituko.

Imanol Landak azpimarratu du “Getxoko alkate izatea ohorea izan da, getxoztar batek izan dezakeen kargurik handiena”.  Halaber, aipatu du “eskerrak emateko unea da”. Horrenbestez, eskerrak eman dizkie hiritarrei azken hiru legegintzaldietan eskainitako konfiantzagatik; bere alderdiari, eskaini dion babesagatik; udalerriko elkarte, klub eta gizarteko gainontzeko talde eta eragileei, baita 12 urte hauetan udalerria hobetzeko lan egin duten zinegotziei eta Udaletxeko langileei, udal politikagintzen benetako egileak direlako.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +